|
ZURE PREMIEN ARABERA MUGITZEN GARA
Aurrerabidearekin
bat egin du beti Batzek. Horretan ari gara gure kooperatiba
sortuz geroztik, 1963tik.
1963an sortu zen Batz. Hainbat produktu
egiten genituen garai hartan. Handik urte batzuetara, automozio-sektorerako
trokelak egiten espezializatu ginen. Horixe izan genuen
negozio-iturri nagusia enpresaren lehenbiziko 20 urteetan.
1982an, beste lan bati ekin genion:
automobil-industriarako sistemak eta estanpazio-piezak egiteari.
Hogei urteren buruan, Trokelgintza sailak adinako garrantzia
hartu du langintza berriak.
Berrogei urte paseak ditu, bada, Batzek.
Lau hamarkada hauetan automozio-sektoreko hornitzaile nagusietako
bat bihurtu gara: bezero askorentzat egiten ditugu trokelak
eta sistemak, tartean direla automobilgintzako enpresa ia
guztiak. |