Intranet / Berriak/ Web Mapa / Harremanak / Lege Oharra
Bilaketa       
A U R K E Z P E N A
Automozio-sektorearen fase guztietan dihardu Batz, Automozio Sistemak sailak, goi-mailako hornitzaile gisara. Hiru zutabe nagusi ditu gure lanak:
Batz, Hornitzaile osoa
Osotasuna dugu lanerako irizpide: hasteko, kontzeptuaren diseinua; ondoren, produktua fabrikatzea; azkenik, produktua entregatzea. Kudeaketa logistikoan dugun eskarmentuari esker, batetik, eta bezeroa eta hornitzailea elkarrekin koordinatzeko ditugun sistema informatikoei esker, bestetik, mundu osoan banatzen ditugu gure produktuak.


Bezeroarekin elkarlanean
Bezeroekin elkarlan estuan aritzea da gure politika. Gure ‘egiten jakitea’ (know-how-a) bezeroaren esku jarri eta haren premien araberako proiektua egiten dugu, simulazio-teknika aurreratuei eta prototipoen barne-fabrikazioari esker. 





Berrikuntza eta Garapena
Berrikuntza eta Garapena (B+G): oinarri-oinarrizkoak ditu Batzek. Ezinbestekoak dira proiektu berriak bultzatzeko. Horregatik, bi Zentro Teknologikorekin elkarlanean aritzen gara, gure zerbitzuak etengabe hobetzearren:
MODUTEK-ekin, automobil-moduluak egiten espezializatutako Zentro Teknologikoa, Batzek eta MCC taldeko beste enpresa batzuek sortua.
IKERLANekin, Mekatronikan espezializatutako Zentro Teknologikoa, MCC taldekoa hau ere.