Martxoaren 12an, Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearen, Sonia Rodriguez Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendariaren eta Esther Iturrioz, Lemoako alkatearen bisita jaso dogu BATZen.
Bileran parte hartu zuten AHIZE-AEKtik Txarles Ranero, koordinatzaileak, Lander Muñagorri, aholkulariak eta BATZen aldetik Saioa Loizaga, Euskara Batzordeko kideak eta presidentea den Xaber Ozerinjauregik.
Topaketan zehar BATZ ezagutzeko aukera izan zuten, kooperatibaren eguneroko jardunean euskararen erabileraren alde egindako lana partekatu zen eta enpresa industrialetan euskara planak ezartzeak duen onura.
Bisitan, BATZeko planta ikusteko aukera izan eben: trokelgintza, automobilgintzako sistemak eta AEROko jarduera.