Pozik gaude, eta ez da gutxiagorako!

Eusko Jaurlaritzak ematen duen aitortza ofiziala, euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketaren kalitatea egiaztatzen duena, izan ere, goi-mailako BIKAINA lortu dugu!

Aitortza honek harrotasunez betetzen gaitu, eta euskararen normalizazioarekiko dugun konpromisoa berresten du, bai lan-ingurunean, bai gure ingurunearen kultura eta nortasunarekiko erantzukizunean.

Lorpen hau posible izan da Euskara Batzordeak egindako lan nekaezinari esker. Urteetan zehar, ekimenak bultzatzen, borondateak batzen eta euskarak gure egunerokoan toki bizia izan dezan lan egin dute.

Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu BIKAINeko ebaluatzaileei gure enpresa bisitatzeagatik, bai eta euren denbora, profesionaltasuna eta ebaluazio-prozesuan emandako ekarpen baliotsuagatik ere.

Eta, jakina, gure lankide guztien inplikazioari esker:  zuen konpromisorik gabe, hau ez litzateke posible izango.

Eta aipamen berezi bat AEK-AHIZE gure bidelagunari, urte hauetan zehar eskainitako laguntza, aholkularitza eta gertutasunagatik. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

 

Gure hizkuntza, gure altxorra. Hau guztion lorpena da.