BATZ, BATZ, ITP Aero SUPPLIER FORUMEKO PROTAGONISTA
Joan den urriaren 20an, ITP Supplier Forum-a ospatu zen Zamudioko Parke Teknologikoko instalazioetan. Bertan, BATZ AEROren bezero nagusi eta bazkide estrategikoak, ITP Aerok, bere estrategia partekatu zuen hornitzaileekin, baita merkatuaren egungo egoera eta aurreikusitako bilakaera ere.
ITP Aeroren aldetik, konpainiako zuzendaritza-taldeak parte hartu zuen, besteak beste, Eva Azoulay CEOak eta Carlos Alzola zuzendari nagusiak.
BATZ, ITPren bazkide nagusietako bat izanik eta haren erosketetan gero eta presentzia handiagoa duelarik, honako ordezkari hauek izan zituen foroan: Arman Ozerinjauregi (Aero zuzendaria), Luis Urkidi (WECeko gerentea) eta Carlos Orueta (BATZ Taldeko CEOa).
ITP Aeroko zuzendaritzaren aurkezpenen ondoren, lan-mahai bat egin zen. Bertan, Benjamin Rosende RDTko CEOak eta Carlos Orueta BATZeko CEOak eztabaidatu zuten Gaztea Laisekarekin, ITPko Fabrications, Machining eta Subcontracting arloetako Supply Chain zuzendariarekin, elkarlanaren garapenerako gakoen eta etorkizuneko aukeren inguruan.
Jardunaldiaren barruan, ITPren ekoizpen-lantegi batzuetara bisita xehea egiteko aukera ere izan zen.
————————————————————————————————————————————————
BATZ PROTAGONISTA EN EL ITP AERO SUPPLIER FORUM
El pasado 20 de Octubre, tuvo lugar en las instalaciones del parque tecnológico de Zamudio el ITP SUPPLIER FORUM, donde el principal cliente y partner estratégico de BATZ AERO, compartió con sus proveedores la estrategia, así como la situación del mercado y su evolución prevista. Participaron por parte de ITP AERO la Dirección de la compañía, incluyendo a su CEO Eva Azoulay y su Director General Carlos Alzola.
BATZ como uno de los partners de ITP, con creciente impacto en sus compras, estuvo representada por Arman Ozerinjauregi (Director de Aero), Luis Urkidi (Gerente de WEC) y Carlos Orueta (CEO de GRUPO BATZ).
Tras las presentaciones por parte de la dirección de ITP Aero, hubo una mesa de trabajo donde los CEOs de RDT Benjamin Rosende y de BATZ Carlos Orueta, debatieron con el Director de Supply Chain Fabrications, Machining y Subcontrating de ITP, Gaztea Laiseka, sobre las claves del desarrollo conjunto y las oportunidades futuras.
La jornada incluyó una visita detallada a varias de las plantas productivas de ITP.


