Ostravan dugun lantegian Moravia (Txekia) hegoaldeko aginte gorenaren bisita izan genuen urtarrilaren hasieran eta gure enpresa eta proiektua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Hori dela eta, gobernu horrek joan den martxoaren 13an inguruko enpresa eta erakundeekin antolatutako topaketan parte hartzera gonbidatu du BATZ Czech  MONDRAGONekin batera.

Jardunaldi horren helburua izan da BATZ eta MONDRAGON gizartean aurkeztea eta espazio berri bat ahalbidetzea: batetik, sinergiak identifikatu eta lankidetza aukerak aztertzeko teknologia enpresa zein zentroekin, Intemac kasu, eskualdeko fabrikazio aurreratuko teknologia zentro nabarmenetako bat; eta bestetik, balizko akordioak aztertzeko

Brnoko  Unibertsitate Teknologikoarekin eta automobilgintzarako berariazko lanbide-heziketarako eskolekin.

Azken batean, ziur gaude jardunaldi honek eskualde horretan nabarmentzeko eta ikusgarriago izateko aukera emango digula eta, era berean, gure proiektua garatzeko beharrezkoa den talentua erakartzen zein kolaboratzaile posibleak identifikatzen laguntzea.