BATZ Zamudiok Groupe PSAren Supplier Best Plant Excellence Award 2017 saria jaso du. Saria galiar enpresako kalitate eta garapen arduradun nagusienen eskutik hartu zuen pasa den eguaztenean, irailak 19, egin zen ekitaldian Vigon.

Sari honek BATZ Zamudioren kudeaketa-bikaintasuna aitortzen du, baita PSArekin duen konpromisoa ere, “Push to Pass” eta “PACE” plan estrategikoan zehaztutako helburuen betetzean. Hori dela eta, PSArentzako erreferentziazko planta bihurtu da.