B+I Strategy aholkularitza-enpresak urtero argitaratzen duen liburu zuriaren edizio berri bat aurkezteko ardura izan du BATZek, Gureak eta Mondragon Unibertsitatearekin batera.
Liburuak 15 artikulu biltzen ditu enpresen eta erakundeen lehiakortasun-testuinguruaren giltzarri nagusiei buruz. Zuzendaritza-agendek dituzten erronkei eta aukerei buruzko ikuspegi anitza ematen dute, besteak beste; erakundeen egokitzeko gaitasuna, teknologia berriek enpresetan eta gizartean duten eragina, eta osasuna eta hezkuntzari buruzko gizarte-eztabaidak.
Beraz, ekitaldi hori ezinbesteko hitzordu bihurtu da dagoeneko, estrategiaren, enpresaren eta gizartearen erronkei buruzko esperientziak eta ikuspegiak ezagutu eta partekatu nahi dituztenen agendan.
* Argazkian, ezkerretik eskubira, Asier Vitoria (Gureak-o zuzendari orokorra), Bixente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea), Pilar Kaltzada (idazlea eta komunikazio aholkularia), Ana Camacho (BATZ Group-eko CEOa) eta Sabin Azua (B+I Strategyko bazkide zuzendaria).