Nazioarteko CHS2 International Conference ekitaldian hizlari gisa parte hartzeko gonbidatuetako bat da BATZ,  ekainaren 3tik 5era Suedian egingo den jardunaldian.

Effective Implementation of hot cutting of 22MnB5 during presshardening: tooling performance and part properties” lelopean, erronka berriei nola egiten diegun aurre azalduko dugu, automobilgintza sektoreak beroko konformazioko teknologia eta material berriek dakarzkiguten erronkei. Zehazki, Eurocat-ekin batera aurrera eramandako ikerketa bat azalduko dugu zeinetan boro altzairuaren ebaketa eta tenplearen integrazioa ebaluatzen den.

Bi urtez behin egiten den kongresu hau, eta aurten zazpigarren edizioa izango dena, hotformingteknologia jakintzaren elkartrukerako foro nagusietako bat bihurtu da, eta bertan, arlo horretako komunitate zientifikoa eta nazioarteko adituak biltzen dira.

Program