BATZen urteak daramatzagu IRAUNKORTASUN kontzeptua gure produktuen portfolioan izendatzaile komun gisa txertatzen. 2006-2008 bitartean, aitzindariak izan ginen Euskadin, gure produktuek ingurumenean duten eragina hobetzeko ekodiseinu metodología oinarrituz. Esate baterako, gure produktuetan altzairua plastikoarekin ordezkatuz.
Ildo horretan, otsailaren 26tik 28ra Bilbon egingo den Basque Ecodesign Meeting topaketan parte hartzen dugu non ACICAEk eta IHOBEk antolatzen duten automobilgintzako sektore-saioan parte hartuko dugun; azken 20 urte hauetan Euskadin ekodiseinua aplikatzeko arrakasta-kasuak aurkeztuko diren saioan.
BATZen ekimen hau Garapen Jasangarriko 12. helburuarekin bat dator, zeinek kontsumo eta ekoizpen iraunkorra bermatzen duen.