Bezeroak
Gure DNAn daramagu. Arau honek laburbiltzen du zer den BATZ, eta enpresa osatzen dugun guztiok bezeroarekin dugun konpromisoa eta hari ahalik eta hoberen laguntzeko xedea islatzen ditu. Berrikuntzak, talde-lanak eta lorpenari begirako jardunak ahalbidetzen digute, BATZen oinarrian dauden gainerako balioen artean, konfiantzazko harremanak izatea epe luzera gure bezeroekin; hala, haiekin batera edozein erronkari aurre egiteko gai gara, bai eta egungo nahiz etorkizuneko desafioetarako konponbideak eskaintzeko ere.