Nor gara
Ongi etorri BATZ Groupera, automobilgintzarako produktu eta zerbitzuen mundu-mailako hornitzailea. 1963an sortua, egoitza Igorren (Bizkaia) dauka, eta MONDRAGONeko kidea da, alegia, munduko kooperatiba-talde handienetako batekoa.
Gure profesionalen bezeroarekiko konpromisoak eta hark behar duen laguntza-mota emateak beti bihurtu gaituzte egun garen industria-talde sendoa, zeinak apustu irmoa egin duen berrikuntzaren alde, iraunkortasun-erronkei aurre egiteko konponbidea dela ziurtzat jota.

Fundazioaren urtea

Profesionalak mundu osoan 2019an

Taldearen fakturazioa 2019an
Gure misioa, ikuspegia eta balioak
MISIOA
BATZ automobilgintzarako premium produktu eta zerbitzuen mundu-mailako hornitzailea da.
Balio erantsi handiko proposamen berritzaileaz eta bezeroekiko konpromiso pertsonala oinarri, modu iraunkor eta errentagarrian hazten ari gara trebakuntza, teknologia eta serieko fabrikazioa funtsezkoak diren industrietan.
IKUSPEGIA
Automobilgintzako premium hornitzaile gisa gure bezeroen arrakastari lagundu, eta, aldi berean, gure inguruneko garapen sozioekonomikoari ekarpena egin.
BALIOAK








Jokabide-kodea

BATZ Groupen jokabide-kodeak gure kultura korporatiboa sendotzen eta indartzen duten printzipio nagusiak jasotzen ditu.
Kode honen betetzea BATZ taldearen ordezkarien eta berarekin harremanetan dauden hirugarrenen arteko lankidetzan, konfiantzan eta begirunean datza.
Gure hornitzaile zein bazkideak eta beste eragile batzuk beren egitera animatzen ditugu, haien politika korporatiboen garapenean eta eguneroko jardunean aplika dezaten.
Expertise
Tooling. BATZ enpresa liderra da pieza-tipologia orotarako trokelen diseinuan eta fabrikazioan, bai hotzeko bai beroko konformatuan, eta eskarmentu zabala du material aurreratuetan, hala nola boro-altzairuan edo aluminioen belaunaldi berrian. Hala, zerbitzu integrala eskaintzen du, hasi produktuaren diseinu kontzeptualetik eta bezeroak azken produktua abiatu arte.
Automotive Systems. Sistema mekaniko eta mekatronikoen diseinu eta ekoizpenari dagokionez, automobilgintzako fabrikatzaile nagusiek goi-mailako prestakuntzadun enpresatzat jotzen dute BATZ; izan ere, bere sistemen bereizgarriak segurtasuna, arintzea, ergonomia eta eraginkortasuna dira.
Bezeroak
Gure DNAn daramagu. Arau honek laburbiltzen du zer den BATZ, eta enpresa osatzen dugun guztiok bezeroarekin dugun konpromisoa eta hari ahalik eta hoberen laguntzeko xedea islatzen ditu. Berrikuntzak, talde-lanak eta lorpenari begirako jardunak ahalbidetzen digute, BATZen oinarrian dauden gainerako balioen artean, konfiantzazko harremanak izatea epe luzera gure bezeroekin; hala, haiekin batera edozein erronkari aurre egiteko gai gara, bai eta egungo nahiz etorkizuneko desafioetarako konponbideak eskaintzeko ere.