Kudeaketa jasangarria
Iraunkortasuna gure negozioan integratuta dago. BATZen, beti izan dugu argi gure jarduerak jendartearen onurarako izan behar duela, eta, era berean, ondorengo belaunaldientzako ondare, gure sortzaileek guretzat utzi zuten bezala.
Erantzunkizun korporatiboaren txostena
Gure komunitateekiko konpromisoa
Gure ekosistemaren garapen iraunkorraren alde lanean.
BATZen oinarri nagusietako bat gure ingurunearekiko konpromisoa da. Izan ere, gure betebeharra eta erantzukizuna da gure komunitateari aurrera egiten laguntzea, gizarte-, ekonomia- zein ingurumen-aldetik.
Guztiz seguru gaude gure epe luzerako proiektua etika, iraunkortasuna eta gardentasuna oinarri eraiki eta finkatu behar dugula.
Ingurumen-erantzukizuna
Etorkizun hobea izateko, oraina babesten dugu.
BATZen, konpromiso irmoa dugu ingurumenaren babesarekin eta baliabideak zein gure ingurunea errespetatzen dituen kudeaketarekin. Horrez gain, eragin dezakegun ingurumen-inpaktua murriztuta, balio-sorkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, bai eta ingurumenarekiko begirune-jarrera sustatzen ere.
Laneko Segurtasuna eta Osasuna
Lantoki seguruagoa eta osasungarriagoa eraikitzen ari gara.
BATZen, erraztu eta ziurtatu egiten dugu erakundeko pertsona guztiok gure eginkizunak eta jarduerak ingurune seguru batean garatu ahal izatea; prebentzio-, segurtasun- eta ergonomia-eskakizun guztiak betetzen direla zaintzen dugu; eta gure jarduera behar bezala betetzeko beharrezko informazioa zein metodologia eskaintzen ditugu. Hala, BATZen badugu laneko segurtasun- eta osasun-arloko baliabideen kudeaketa-sistema ziurtatu bat, bai eta laneko segurtasun- eta osasun-politika ere, ekoizpen-lantegi bakoitzera egokitua.