• English
  • Español
  • Euskara
  • Čeština
  • Intranet
Batz
  • Batz GroupMeeting your challenges
    • Nor gara
    • Naturally global
    • Bezeroak
    • Berrikuntza
    • Kudeaketa jasangarria
    • Ziurtagiriak
    • Mondragon Corporation
  • Batz ExpertiseLighter, smarter, cleaner
    • Automotive
      • Tooling
      • Automotive Systems
    • Other activity
  • Batz TalentEgin aldea gurekin
    • Gure taldearekin bat egiteko sei arrazoi
    • Izan zaitez mugikortasunaren etorkizunaren parte
  • Batz news
  • Harremanetarako
Select Page

Legezko oharra

Identifikazio-datuak

Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotako informazio-betebeharra betez, datu hauek ematen dizkizugu: www.batz.com/es/ webgunearen jabea BATZ S. COOP kooperatiba da (aurrerantzean, TITULARRA); ondorio hauetarako helbidea Torrea 2 auzoa, 48140, Igorre – Bizkaia da; IFK F48037600 da. Harremanetarako helbide elektronikoa batz@batz.es da.

Erabiltzaileak

Titularraren webgune honetan sartzen den edota erabiltzen duen pertsona ERABILTZAILEA izango da, eta honetan adierazitako erabilera-baldintza orokorrak onartuko ditu.

Webgunearen erabilera

www.batz.com/es webguneak aukera ematen dio Erabiltzaileari Titularrak Interneten dituen informazio, zerbitzu, programa edo datuak (aurrerantzean, edukiak) ikusteko. Eduki horiek Titularraren jabetzakoak dira. Erabiltzailea webgunearen erabileraren erantzulea izango da. Besteak beste, zenbait zerbitzu edo eduki erabili ahal izateko, izena emango du, beharrezkoa izanez gero. Izena ematean, Erabiltzailea egiazko eta legezko informazioa emateaz arduratuko da. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Titularrak webgunearen bidez eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak zuzen erabiltzeko.

Datuen babesa

Datu Pertsonalak Babesteko Araudi Orokorra eta une oro indarrean dauden lege guztiak betetzen ditugu. Erabiltzaileak, bere datu pertsonalak ematean, haiek tratatzeko baimena ematen digu, eta guk behar bezala erabili eta tratatuko direla bermatzen dugu.

Erabiltzaileei jakinarazten diegu ematen dizkiguten datu pertsonalak BATZ S. COOP. kooperatibaren fitxategietan sartuko direla (edo eguneratuko direla), eta horren helburua eskatutako zerbitzuak eta informazioa ematea da.

Legeak aurreikusitako baldintzetan, Erabiltzaileak sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta haien aurka egiteko eskubideak gauzatu ahal izango ditu. Horretarako, idazki bat bidali behar dio fitxategien arduradunari, lehenago emandako helbide elektronikoaren bidez.

Orobat, Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzen dugula jakinarazten dugu, eta, une oro, zure helbide elektronikoa merkataritza-xedeekin tratatzeko baimena eskatuko dizugu.

Jabetza intelektuala eta industriala

Titularra, berez edo lagapen-hartzaile gisa, www.batz.com/es webgunearen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztien eta webgunean dauden elementu guztien titularra da. Eskubide guztiak gordeta. Jabetza Intelektualaren Legeko bigarren paragrafoan, 8 eta 32.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, berariaz debekatzen da webgune honetako edukiak erreproduzitu, banatu, argitaratu edo eskuragarri jartzea, osorik edo partzialki, helburu komertzialekin, edozein euskarritan eta edozein medio teknikoren bitartez, Titularraren berariazko baimenik gabe.

Cookie-politika

Cookie bat zenbait web orrialdetara sartzen zarenean zure ordenagailura deskargatzen den fitxategi bat da. Cookie-ek web orri bati aukera ematen diote, besteak beste, erabiltzailearen nabigatze-ohiturei edo bere ordenagailuari buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko, eta, daukan informazioaren eta ordenagailua erabiltzen duen moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daitezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak unean-uneko saioko cookieak gordetzen ditu disko gogorrean; oso leku gutxi hartzen dute, eta ez diote kalterik egiten ordenagailuari. Cookieek ez dute informazio pertsonal zehatzik gordetzen, eta gehienak nabigazio-saioa amaitzean ezabatzen dira disko gogorretik; hain zuzen ere, saioko cookieak.

Nabigatzaile gehienek cookieak estandartzat onartzen dituzte, eta, zer cookie-mota diren alde batera utzita, behin-behineko cookieak eta memorian gordetako cookieak baimentzeko edo debekatzeko aukera ematen dute segurtasun-doikuntzetan.

Zuk berariazko baimenik eman ezean –nabigatzailean cookieak aktibatzen ez badituzu–, Titularrak ez ditu lotuko memorian gordetako datuak zuk izena ematean emandako datu pertsonalekin.

Zer cookie-mota erabiltzen ditu webgune honek?

Cookie teknikoak: cookie horiek aukera ematen diote erabiltzaileari webgunean, plataforman edo aplikazioan nabigatzeko eta webguneak eskaintzen dituen aukerak eta zerbitzuak erabiltzeko; esate baterako: datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.

Analisirako cookieak: cookie horiek, guk edo hirugarrenek tratatuta, aukera ematen digute erabiltzaile-kopurua jakiteko. Horri esker, eskainitako zerbitzuaren erabilera neur dezakegu, eta haren analisi estatistikoa egin. Horretarako, erabiltzaileek gure webgunean nola nabigatzen duten aztertzen dugu, gure produktu- edo zerbitzu-eskaintza hobetze aldera.

Hirugarrenen cookieak: Webgune honek hirugarrenen zerbitzuak erabil ditzake, Titularraren kontura estatistika-helburuetarako informazioa bilduko dutenak, Erabiltzaileak gunea erabiltzeko moduari buruz, eta webgunearen jarduerarekin lotutako bestelako zerbitzuak eskaintzeko.

Webgune honek, hain zuzen, Google Analytics erabiltzen du, Google, Inc. konpainiak eskaintzen duen analisi-zerbitzua. Konpainia horrek Estatu Batuetan du egoitza nagusia, 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, Kalifornia 94043 helbidean. Zerbitzu horiek eskaintzeko, informazioa –erabiltzailearen IPa barne– biltzen duten cookieak erabiltzen ditu; datu hori Googlek transmititu, erabili eta gordeko du Google.com web-orrian zehaztuta dauden baldintzen arabera. Informazio hori hirugarrenei igor dakieke legeak horretara behartuz gero edo aipatutako hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean.

Webgune hau erabiltzean, Erabiltzaileak espresuki onartzen du lehen aipatutako eran eta helburuetarako bildutako informazioa tratatua izango dela. Eta, halaber, onartzen du badakiela aukera duela datu edo informazio horien tratamendua ezesteko, horretarako bere nabigatzailean konfigurazio egokia hautatuz eta cookieen erabilera atzera botaz. Dena den, Erabiltzaileak bere nabigatzailean cookieak blokeatzea aukeratzen badu, agian ezingo ditu webgunearen erabilera guztiak baliatu.

Erabiltzaileak bere ordenagailuan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezaba ditzake, instalatuta duen nabigatzailearen aukerak konfiguratuta.

Bermeak eta erantzukizuna salbuestea

Titularrak ez ditu bere gain hartzen webgunean erabilerak eragin ditzakeen kalte eta galerak, edozein motatakoak direla ere.

Aldaketak

Titularrak beretzat gordetzen du webgunean egokitzat hartzen dituen aldaketak aurretik jakinarazi gabe egiteko eskubidea.

Estekak

www.batz.com/es webguneetan Interneteko beste webgune batzuetara bideratzen duen estekarik karri z gero, Titularrak ez du kanpoko webgune bateko estekaren edukien inolako erantzukizunik hartuko, eta ez du bermatzen haietako materiala edo informazioa kalitatezkoa edo baliozkoa denik. Halaber, kanpoko esteka horiek sartzeak ez du berekin ekartzen Titularra haiekin elkartuta edo bat eginda egotea, edo haietan parte hartzea.

Baztertzeko eskubidea

Titularrak baldintza hauek betetzen ez dituztenei webgunean sartzeko edota haietan eskainitako zerbitzuak erabiltzeko baimena kendu ahal izango die, aurretik jakinarazi gabe, bere kabuz edo hirugarren batek eskatuta.

Orokortasunak

Titularrak baldintza hauen ez-betetzea eta webgunearen erabilera okerrak jazarriko ditu, eta legez dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.

Baldintza hauen aldaketa eta iraupena

Titularrak edozein momentutan aldatu ahal izango ditu baldintza hauek, eta behar bezala argitaratuko ditu, aldaketak egin ostean. Baldintza hauen iraupena haien azalpenaren mende dago, eta behar bezala argitaratutako beste baldintza batzuek aldatu arte egongo dira indarrean.

Legedia erabilgarria eta jurisdikzioa

Titularraren eta Erabiltzailearen arteko harremana Espainiako indarreko legediaren arabera arautuko da, eta, desadostasunik egonez gero, legedia erabilgarriaren arabera eskumenekoak diren auzitegien esku jarriko dute.

  • Batz Group
  • Batz Talent
  • Batz news
  • Harremanetarako
  • Support

© Batz Group

  • Legezko oharra