Pribatutasun-politika
Pribatutasun-politika honen bidez, BATZ S. Coop.-ek datu pertsonalak babesteko darabilen politikaren berri eman nahi die bere baliabide eta zerbitzuen erabiltzaileei; horrela, beren borondatez eta askatasun osoz erabaki ahal izango dute eska diezazkiegun edo gure Webgunea zein zerbitzuak erabiltzean edo bertan sartzean eskura ditzakegun datu pertsonalak jakinarazi nahi dituzten ala ez.
BATZ S. Coop.-ek politika hau aldatzeko eskubidea du, legegintzako edo jurisprudentziako berritasunetara egokitzeko. Hala eginez gero, aldaketak orri honetan iragarriko ditu, indarrean sartu aurretik denbora nahikoaz.
Zure datuen erabileraren arduraduna BATZ S. Coop. da, zeinaren helbidea Torrea auzoa 2, 48140 Igorre – Bizkaia eta IFK F48037600 diren.
BATZ S.Coop.-ek biltzen dituen edo helarazten dizkioten datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu. Horretarako, dagozkion segurtasun-neurri teknikoak eta antolaketa-mailakoak ezarrita ditu, datuok ez daitezen baimenik gabe aldatu, erabili edo eskuratu, ezta galdu ere, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Erabiltzailea arduratuko da jakinarazten digun informazioa egiazkoa izateaz. Hirugarrenen datuak helaraziz gero, Erabiltzaileak izango du haiei agiri honetan jasotako guztiaren berri emateko erantzukizuna, bai eta haien baimena eskuratzekoa ere. Horretarako, Erabiltzailea izango da jakinarazten dituen datu guztien egiazkotasunaren erantzulea, eta emandako informazioa behar bezala eguneratuta izango du, benetako egoerarekin bat eginda.
Xedeak
BATZ S. Coop.-en, zure datu pertsonal guztiak helburu hauekin erabiltzen ditugu:
- Informazioa eman
- Lotzen gaituen kontratu-harremana kudeatu
- Langileen hautaketa kudeatu.
- Segurtasuna eta gure instalazioetarako sarbideak kudeatu.
Helburuak onartu ezean, ezin izango ditugu ekintza horiek egin, eta, ondorioz, ezinezkoa izango zaigu zure beharrei erantzutea.
Erabiltzen diren datuak
BATZ S. Coop.-ek, interesdunarekin duen harremanaren esparruan eta baimendutako xedeetara mugaturik, datu-mota hauek erabiliko ditu:
- Nortasun-datuak
- Harremanetarako datuak
- Datu ekonomikoak
- Ezaugarri Pertsonalak eta Gizarte Egoerak
- Datu Akademikoak eta Profesionalak
- Irudi- eta ahots-fitxategiak.
- Gure webgunean eta sare sozialetan egiten dituzun bisitaldien gaineko datuak, “Cookieen erabilera” atalean jasotakoaren arabera.
Zure datu pertsonalak eskatzen dizkizugun bakoitzean, argi eta garbi jakinaraziko dizugu zein datu pertsonal eta zertarako bilduko ditugun; horrez gain, beharrezkoa baldin bada, zure baimen argia eskatuko dizugu, datuak eskatzeko inprimakietan horretarako dauden laukitxoak markatuz eman diezaguzun. Garrantzitsua da zure datuak eguneratuta izatea eta, aldatuz gero, jakinaraztea.
Guk eskatu gabe datu pertsonalak jakinarazten badizkiguzu, kontuan izan eskatutako zerbitzuak emateko erabiliko direla, Pribatutasun-politika honetan xedaturiko baldintzen arabera.
Datuak gordetzea
Zure datu pertsonalak gordeko ditugu harik eta haiek biltzea eragin zuen helburua bete arte, hots:
- Langileak: 5 urte, kontratu-harremana amaitu ondoren
- Bideozaintza: 30 egun
- Bestelako datuak: 2 urte.
Horrez gain, helburutik eta edozein lege-eskakizunetik erator daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko gordeko ditugu, edo zuk ezabatzeko eskatu arte.
Nori jakinaraziko dizkiogu datuak?
Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, tartean beharrizan operatiborik edo lege-eskakizunik izan ezean; hala baldin bada, konfiantzazko erabilera-arduradunei baino ez dizkiegu emango.
Zure datuak erabiltzeko legitimazioa
Interesdunekin dugun harremana kudeatzeko eta BATZ S. Coop.-en jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko lege-oinarria interesdunaren adostasun argian edo ezarrita dugun kontratu-harremanean datza.
Interesdunaren eskubideak
Edozein pertsonak du BATZ S. Coop.-en berari dagozkion datu pertsonalak erabiltzen ari garen ala ez jakiteko eskubidea; erabiltzen ari bagara, edozein unetan jar daiteke gurekin harremanetan honako ekintza hauetakoren bat egin dezagun eskatzeko:
- Bere datu pertsonalak eta DBEOren 15.1. artikuluan jasotako beste edozein informazio eskuratu
- Bere datu pertsonalak zuzendu, baldin eta zehaztugabeak badira edo osatu gabe badaude, DBEOren 16. artikuluaren arabera
- Bere datu pertsonalak ezabatu, DBEOren 17. artikuluaren arabera
- Bere datu pertsonalen erabilera mugatu, DBEOren 18. artikuluaren arabera
- Bere datuen eramangarritasuna eskatu, DBEOren 20. artikuluaren arabera
- Bere datu pertsonalen erabilera aurkaratu, DBEOren 21. artikuluaren arabera.
Baimena helburu jakin baterako eman baduzu, edozein unetan baliogabe dezakezu; horrek ez dio eragingo baliogabetu aurretik emandako baimenean oinarrituriko erabileraren zilegitasunari.
Eskubide horiek egikaritzeko, e-posta idatz dezakezu helbide honetara: rgpd@batz.es
Azkenik, interesdunek beren datu pertsonalei buruzko erreklamazioa aurkez dezakete Kontrol Agintaritzan (www.aepd.es).
Datuen babesaren esparruan aplika daitezkeen baldintzen, eskubideen eta legeriaren gaineko informazio zehatza hemen kontsulta dezakezu: http://www.agpd.es
Ohiko galderen zerrenda kontsultatu nahi baduzu, jo hona: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/