“BATZ Automotive Active Aerodynamic Innovation Summit” izeneko jardunaldiak ehun bat profesional batu zituen, guztiak ere automozioaren industrian dihardutenak.
Igorre, urriak 5 2018. Iragan urriaren 25ean AIC-Automotive Intelligence Center gunean egin zen BATZek antolatzen duen automozio arloko berrikuntza jardunaldia. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da. Jardunaldiaren helburua da automozioaren arloan izango diren etorkizuneko erronkak identifikatzea eta sektoreak eskainiko dituen aukeren inguruan hausnartzea. Beti ere automozioaren arloan diharduten profesionalen iritziak partekatzeko gune bilakatuz.
Aurtengoan jardunaldiak aerodinamikak automozioan duen garrantziaz aritzeko balio izan du. Autoen aerodinamika faktore garrantzitsu bilakatu baita etorkizunera begira. Kontsumoan eragin handia baitu aerodinamikak, baita autonomiaren hazkundean ere, bai motorizazio hibridoetan zein elektrikoetan.
Jardunaldian,  besteak  beste  Jaguar  Land  Rover,  Toyota  eta  Hyundai  bezalako  marketako  ordezkariek  parte-hartu  zuten.  Aerodinamika  aktiboaren  arloan  enpresa
horiek  hartutako  neurriak  erakutsi  zituzten  eta  benetako  kasuak  jarri  zituzten  adibide  gisa.  Formula  Student  Bizkaiako  ordezkariek  ere  parte-hartu  zuten  jardunaldian.  Era  berean,  BATZek  azken  berrikuntzak  aurkezteko  aprobetxatu  zuen  jardunaldia,  bereziki  aerodinamika  aktiboan  egindako  lanen  berri  eman  zuten.  Bukatzeko,  MONDRAGONek  eta  ACICAE  erakundeak  automozioaren  sektoreak  Euskadin  bizi  duen  egoeraren  berri  eman  zuten,  sektorean  diharduten  enpresei  sinergiak  bilatzeko  animatuz,  hala  sektorearen  hazkundea  sustatzeko.

