Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) hamahirugarren aldiz eman du AED Enpresa Saria, Bizkaian emakumeak lan-munduratzeko ahalegina egin duten emakume enpresari nahiz zuzendarien, erakundeen eta instituzioen lana eta ibilbidea aitortzeko helburuarekin.

Besteak beste, Ana Camacho, Begoña San Miguel (OJA-REMeko zuzendari orokorra) eta Marta Uriarte (Eltransbordador de Vizcaya-ko zuzendari orokorra) izan dira saridunak.

 AED-ko ordezkarien hitzetan, edizio honetako sarituak beraien sektoreetan erreferente eta inspiratzaileak diren emakumeak ditugu, enpresan lan egiten duten zein orokorrean gizarteko edozein emakumearentzat.

Sariaren bidez emakume enpresaburu eta zuzendariek gure gizartean betetzen duten zeregin ezin hobea balioetsi eta enpresa-sarea zein iritzi publikoa sentiberatu nahi dira. Izan ere, inguru ekonomiko eta sozial jasangarria lortzeko, oinarrizko baldintza baita emakumeak enpresetan integratzea. Era berean, emakume enpresaburu eta zuzendariek gure lurraldean gauzatzen duten lana eta baita zuzendaritzako karguetan emakumeak dituzten enpresen egitekoa ere ikusgai egitea da asmoa.

Epaimahai AED, Bilbao Ekintza, Bilboko Merkataritza Ganbera, Bizkaiko Foru Aldundia, Emakunde, Euskaltel, Eusko Jaurlaritza, Iberdrola, Innobasque, Laboral Kutxa eta Spri-ko ordezkariekosatu dute. Sari banaketa datorren  maiatzak 7an egingo da Bilbon.