Automobilgintza sektorean joera berriak agertu izanak industria hornn gaurkotasuna definitzen ari da, eta eszenatoki berriak planteatzen, elementu komun batekin: 4.0 eraldaketa. Eta industria aurreraturako bide horri heldu zitzaion, haren erronkei eta aukerei, joan den urriaren 17an, AIC-Automotive Intelligence Center-eko BATZ Innovation Summit jardunaldien laugarren edizioan.

Factory for future topikoaren pean, jardunaldian ACICAE, EIT Manufacturing eta Eusko Jaurlaritza izan ziren, digitalizazioaren erronkari aurre egiteko Euskadin eta Europan definitutako ildo estrategiko nagusiak testuinguruan jartzeko eta azaltzeko. Gestamp-ek eta Volkswagen Navarra-k, berriz, erronka hori ikuspegi industrialago batetik egiten ari diren ekimenen berri eman zieten bertaratutakoei. Azkenik, eraldaketa digitala beren estrategian nola hartzen eta txertatzen ari diren aurkeztu zuten MONDRAGONek eta BATZek. Hori guztia Tecnaliarekin, saio teknikoaren gidari eta moderatzaile gisa.

Jardunaldiari amaiera emateko, ASF – Advanced Smart Factory bisitatu zen, AIC berean kokatutako fabrikazio aurreratuko lehen lehiakortasun zentroa.

Urtean behin egiten diren topaketa honen helburua da sektore horretan agertzen diren erronkak eta aukerak identifikatzea, eta automobilgintzako ekosistemaren barruan funtsezkoak diren eragileen eskutik gogoeta eta ideia-trukea bultzatzea.

Ezin izan zinen etorri? ondorengo bideoan jardunaldiaren laburpen bat daukazu..