Argazkia: SPRI

BATZek 2021-2025 denboraldirako, ekoberrikuntzaren eta ekonomia zirkularraren arloko lankidetza publiko-pribatuaren Estatuko ekimenik garrantzitsuenaren bazkide izateko akordioa gaur sinatu duen.

Igorren, 2020ko ekainaren 9an. Gaurtik aurrera, Basque Ecodesign Center (BEdC) osatzen duten 14 enpresetako bat izango da BATZ. Ekimen hori Ihobe sozietate publikoak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu dute, metodologiak gidatzeko eta proiektu berritzaileak garatzeko, enpresa horien lehiakortasuna eta balioa hobetzen den aldi berean.

BEdC Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030ek lehenetsitako balio-kateetan trakzio-ahalmen handia duten eta/edo ekonomia zirkularrari buruzko jakintza sortzeko gaitasun handia duten euskal enpresek osatzen dute. Eta euskal industriaren lidergoa indartu nahi du esparru horietan. Basque Ecodesign Centerren jarduera-ildo nagusiak proiektu tekniko berritzaileak garatzea da, banakakoak, lankidetzakoak edo metodologikoak, EAEko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren lehentasunezko gaien esparruan. Gure kasuan, Material zirkularrak aplikatzean eta erabiltzean ipiniko dugu arreta.

Sektoreko beste enpresa lider batzuekin lankidetzan, eta IHOBEren koordinazio teknikoarekin, ekonomia zirkularraren bidez lehiakortasuna hobetzeko garatu beharreko erronkak, aukerak eta proiektuak identifikatuko ditugu hala nola jarraipen-orri bat garatu, besteak beste. Horrela, ekosistema honetan sartuta, beste urrats bat emango du enpresa jasangarria izateko; kasu honetan, produktuen eta prozesuen ingurumen-inpaktua sakonago ezagutzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egin daitezkeen jarduerak identifikatzeko.

Basque Ecodesign Center ekimen egonkorra da, 2011n eratu zena sektore pribatuko enpresen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-esparru batean. Ekimenaren helburua ekodiseinuari lotutako proiektu berritzaileak kontzeptualizatzea eta gauzatzea da, ezagutza sortu dadin eta, ondoren, EAEko industria-sarera transferitu dadin. Denbora igaro ahala, Basque Ecodesign Centerrek bilakaera izan du: ekodiseinuko gai espezifiko batetik ekonomia zirkularreko gai zabalago batera aldatu da. Eratu zenetik 14 bazkide izatera iritsi arte hazi da, 2021-2025 aldiari dagokion akordioan. Akordio horrek euskal industria-sektorea eskema iraunkorragoetara eraman du, Europako Itun Berdeak eta Basque Green Dealek ezarritako estrategiarekin bat.

Honako hauek osatzen dute BEdC: ArcelorMittal Sestao, BATZ Group, CAF, CIE Automotive, EDP España, Eroski, Grupo Campezo, Iberdrola, Kutxabank, Ormazabal Velatia, Orona S.Coop., Siemens-Gamesa Renewable Energy, Vicinay Sestao, Avenuda de Sainz, Ihobe sozietate publikoa, SPRI eta Eusko Jaurlaritza bera.