COVID 19 pandemiarekin bizitzen ari garen egoera aurre egin diezaiokegun larritasun eta konplexutasun handieneko erronka dugu. BATZ-en denbora damaratzagu Txinako plantetan berarekin elkarbizitzen eta berari aurre egiten. Zorionez, herrialde honetako plantetan normaltasun egoera bat lortzen ari da pixkanaka, gure jendearen profesionaltasunari esker, baino batez ere indibidualki zein kolektiboki segurtasunarekiko erakutsi duten konpromisoarengatik.

Momentu honetan, pandemiak beste herrialdetara izandako zabalkuntzarengatik, BATZ Group-en gure planta guztietako langilegoaren segurtasuna, osasuna eta ongi izatea bermatzeko euste- neurriak hartu ditugu, gure bezeroei emandako zerbitzua mantentzen dugun bitartean. Horretarako, Batz Group-ek, herrialde bakoitzeko agintariek ezartzen ari dituzten irizpideak aplikatzeko deia eginten die langileei.

Era berean, BATZ Group-ek krisia koordinatzeko kabinete bat osatu du, zeinetan, egoera aurrera egiten doan neurrian, erabakiak hartzen diren. Krisi kabinete honek neurriak egokitzen joateko helburuarekin etengabeko koordinazio eta komunikazio lanetan dihardu, gobernuek eta/edo bezeroek hartutako gertaeren edo neurrien bilakaeraren arabera.

Oro har (higiene eta prebentzio pertsonaleko neurriez gain), BATZ Group-ek honako neurri operatibo hauek hartu ditu:

  • Telelana bere kokapen guztietan, teknologiak ahalbidetzen duen jarduera guztietan
  • Ordutegi malgutasuna, bezeroei gutxieneko zerbitzua ematea eta espazio txikietan langile asko ez egotea bermatzearren
  • Lan bidai guztiak bertan behera uztea
  • Bisiten mugaketa eta garraioaren zein hornitzaileen kontrol sakona
  • Batzar zein formazio presentzialen etenaldia
  • Kutsatutako pertsonak agertuz gero medikuak jarduteko protokoloa

 

Gure pertsonen, familien, laguntzaileen eta ingurunearen segurtasuna lehentasunezkoak dira BATZ-entzat, egoera horrek negozioaren jarraipenerako eta gure bezeroei zerbitzua emateko ekar ditzakeen ondorioak minimizatzen ditugu aldi berean. Horregatik, erantzukizunez jokatu behar dugu, lasaitasunetik eta tentuz, baina zorroztasunez eta erabakitasunez.

KOMUNIKATUA COVID-19_20200314