BATZ Mexicanak 2019ko Enpresa inklusibo Estatu Aitorpena jaso zuen abenduaren 3an San Luis Potosi estatuko gobernadorearen eskutik, Desgaitasunaren Nazioarteko Egunaren baitan egindako ekitaldi batean.

Laneko eta Gizarte Aurreikuspeneko eta Familiaren Garapen Integraleko idazkariak ematen du sari hori. Enpresek laneratzeko politikak hartzeko eta kolektibo ahulen lanerako eskubidea bermatzeko ekintzak gauzatzeko egiten duten ahalegina aitortzen du.

Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Helburuarekin bat dator ekimen hau (10. GIH), pertsona guztien inklusio sozial, ekonomiko eta politikoa indartu eta sustatu nahi ditu, haien adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa edo egoera ekonomikoa edo beste edozein baldintza dela ere.