Joan den urriaren 22an BATZ Innovation Summit, berrikuntza jardunaldia, egin genuen. dibulgazioaren bidez balioa sortzeko eta ezagutza bultzatzearen aldeko apustua, aurten bosgarren urtez jarraian aurrera eraman dena. “Berrikuntza aldaketa-garaietan” topikoarekin, etorkizuneko hiri-mugikortasuna aztertu zuen jardunaldiak, ikuspegi intermodal batetatik. Horretarako, arlo horretan duten esperientziatik ekarpen handia egin dezaketen eragileak bertaratu ziren.

Mikel Lorentek, AIC-ACICAE unitate teknikoko zuzendariak, eman zion hasiera jardunaldiari. Euskadiko automobilgintza-sektorearen argazkia egin zuen, egungo egoera zein den eta 2030erako sektorearen aldeko apustuak zeintzuk diren azalduz, arreta berezia iraunkortasunean jarriz. Ondoren, Lola Elejaldek, Innobasqueko prospektiba eta nazioartekotze zuzendariak, etorkizuneko eszenatoki onargarrien sorrerari buruz hitz egin zigun, hala nola helmugak planteatzeak, zein abiapuntuko hipotesiek egungo ziurgabetasun guztia kudeatzeko hartzen duten garrantziari buruz ere. Lehen bloke hori amaitzeko, Agustin Zubillagak, Orkestrako ekonomia digitaleko Lab-aren koordinatzaileak, saio osoan zehar moderatzaile gisa ere jardun zuena, erakunde horrek COVIDen garaian berrikuntza digitalari buruz egindako azterketaren ondorio nagusiak aurkeztu zituen. Aldaketa-garaietan garrantzi berezia hartzen duen “driverra” baitugu.

Ondoren, mahai-ingurua egin zen, eta bertan izan ziren Xabier Pérez, CAFeko estrategia teknologikoaren arloko arduraduna, Ander Olariaga, Orbeako marketin zuzendaria, eta Jokin Laspiur, Chief Business Development Officer Batz Group-en, erakunde bakoitzak etorkizuneko mugikortasunari buruz duen ikuspegia azaltzeko. Azken finean, eraldaketa horri ekiteko, hala nola multimodalitateko ingurune berri horri erantzuna emateko, hiru modu eta abiadura desberdin, baina konektibitateak, gidatze autonomoak, erabilera berriek eta elektrifikazioak dakartzaten erronkak partekatuz, ekosistemako lankidetzaren alde eginez.

 

Eta bertaratu ezin izan bazina, saio osoa ikusteko aukera duzu hemen klikatuz