BATZ Jaguar LandRover-ek ematen duen sari nagusiena jaso zuen pasadan maiatzak 14ean Coventry (Erresuma Batuan) egin zen “SupplierExcellence Award” ekitaldian. Errekonozimendu hauek auto ekoizle britaniarrak dauzkan 3.500 hornitzaile guztietatik 15ek soilik jasotzen dituzte urtero, kategori ezberdinetan.

Sari honek, BATZ Arteak aerodinamika aktibo soluzioak garatzeko daukan kapazitatea eta konpromisoa aitortzen du. BATZ Artea 2018ko lehen hiruhilekoan martxan jarri zen, AGSak ekoizteko. Kotxearen aerodinamika hobetzen duten sistema aktiboak dira AGSak, eta ondorioz, CO2 isuria murriztea laguntzen dute.Planta hau erreferentea da ibilgailuen eraginkortasunaren errendimendua hobetzeko aerodinamika aktiboko produktuak fabrikatzen. Injekzio-teknologia berritzaileak integratzen ditu eta aurretik aipatutako aerodinamika-ekipoak muntatu eta kontrolatzen ditu.

Gold kategorian, sari hau BATZeko profesional guztien lorpena da, proiektuan daukaten inplikazio eta konpromisoari esker mundu mailako auto ekoizle britainiar handienaren hornitzaile garrantzitsuenetariko batetan bilakatzen  baigaitu.