BATZen elkarlanean aritzearen alde egin dugu apostu betidanik, gure gaitasunak modu estrategikoan handitu eta indartzearren. Urte hauetan zehar unibertsitateak, teknologi zentruak, eta azken aldian, startups-ak lekua duten ekosistema bat eratu dugu. Ildo honetatik, Basque Industry 4.0 (BIND 4.0)  egitarau berri batetan hartzen dugu parte.

BIND 4.0 startupen azelerazio-programa publiko-pribatu eta internazionala da. Manufaktura aurreratua, energia eta osasun sektoreetan aplikazioa duten teknologia berrietan oinarritutako konponbideekin (datu handiak, errealitate birtuala/areagotua, robotika kolaboratiboa, zibersegurtasuna, Internet ofthings, 3D inprimaketa, e.a.) zer ikusirik duten startup onenen bultzatzea helburu du, enpresa industrialekin lan egiteko aukera dutelarik. 32 startup eta 33 enpresa traktorek 4.0 industriaren 44 proiektu berri bultzatuko dituzte BIND 4.0 programaren hirugarren edizio honetan.

Oraingoan, BATZ eta Neosentecstartup-ak errealitate areagotuta erabiltzen duten teknologiek informazio digitala denbora errealean lortzeko eta konpartitzeko eskaintzen dituzten aukerak aztertuko dituzte, gure trokelgintzako planten efizientzia eta produktibitatea hobetzeko asmoz.

Informazio gehiagorako: www.bind40.com