Proiektuez, erresilientziaz, berreraiketaz, gure espazioetara itzultzeaz eta erantzukizunagatik galdu dugun gertutasun hori berreskuratzeaz hitz egiteko garaia da.

Konpromiso horrekin, eta egoerari erantzun arduratsua eta egokitua emanez, BATZen etengabeko komunikazioa mantentzen dihardugu zuekin, etxetik egindako lana eta aurrez aurrekoa uztartuz, osasun-neurri guztiak betez. Gure langileen eta ingurunearen osasuna bermatzeko; hala nola, gure zerbitzuaren jarraitutasuna eta kalitatea bermatzeko helburu bikoitzarekin. Izan ere, hori da kontua, konpromisoa eta batasuna inpliziturik daudelako gure izenean zein balioetan, duela mende erdi baino gehiagotik.

Zuen esanetara jarraitzen dugu ohiko kontaktu-kanaletan, eta irrikan gaude egoerak aukera ematen duen bezain pronto berriz ere elkartzeko.

Ordura arte, zaindu zuek eta zuen ingurukoak.