Aurrekaririk gabeko egoera baten erdian, ziurgabetasuna nagusitu den hilabete hauetan, albiste bikain bat jasotzen genuen: General Motors-ek BATZ Mexicana 2019 urtean zehar egindako lana aitortzen zuen.

Errekonozimendu hau, errendimenduaren zein kalitatearen ikuspegitik fabrikatzailearen aurreikuspenak bete ez ezik, gainditzen ere dituzten hornitzaileei ematen zaie. GM taldearen sail ezberdinen onespenarekin.

GM kide garrantzitsu bat izan da gure nazioartekotze prozesuan. Horregatik, sari hau lorpen garrantzitsu bat da guztientzat. Beraiekin proiektua eta erronkak konpartitzen jarraitzen ditugula berresten baitigu.

Eskerrik asko hau horrela izatea egunero posible egiten duzuen guztioi.