Segurtasuna eta pisuaren murrizketa automozio sektorean dauden bi eskaririk garrantzitsuenak dira. Ibilgailuen karrozerietan material berrien sarrera baliozko aukera gisa aurkezten da, eskari hauei erantzuna emateko UHSS (ultra goi erresistentziadun altzairuak) modu ikusgarrian hedatzen ari dira. Material hauen eraldaketari lotutako erronkak, teknologia mailan aupada garrantzitsuez lagunduta daude, UHSS motako altzairuek eraldaketetan aurkezten dituzten berezitasunak ohiko altzairuekin zer ikusirik ez dutelako. Beraz, aukera garrantzitsuak aurkezten dira berriztatze gaitasunetan oinarrituta bereziki.

IK4-AZTERLAN, Metalurgia Ikerketa Zentroak eta TABIRA G.I. aurkeztutako lanerako proposamena pasadan azaroaren 29an burutu zen, Automotive Intelligence Centre-an “Berriztapen gakoak bero estampazioa teknologian” lelopean. Bere garapenerako, gaur eguneko puntako jakintzak aukeratu zituzten materialetan eta berotako estanpazio prozesuekin zuzenean erlazionaturiko teknologien ezagutzan nazioarteko aditu ezagunenen parte hartzea izanik. Funtsezko helburua esperientzia teknikoak eta goi mailako adituen jakintzaren hartu-emana sustatzea da, BATZ-ena besteak beste.

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe9CnKbSvzg_4zt90SwJVYsHnKOwEd4oLPed0Krmo-VFzWulA/viewform