Lorena Carral

Lorena Carral

Ekoizpen- eta mantentze-arduraduna.

“Gure pertsonen konpromisoak bereizten gaitu gainerakoengandik. Inoiz ez gara geratzen atzean. Hori da gure DNA”

Profesionalki, ibilgailua arintzeko konponbideen fabrikazioan espezializaturiko lantegi honen hazkuntzarekin batera hazi naiz. Egun, bost ekoizpen-lerroren arduraduna naiz, eta 60 lagun inguruko talde bat kudeatzen dut. Oso argi dut gure sektorean, hain lehiakorra izanik, pertsona horien guztien ideiak beharrezkoak ditugula hobetzeko eta lehiakideengandik bereizteko. Egunero jartzen dut praktikan filosofia hori nire kolaboratzaile-taldearekin.

BATZen ezaugarrien artean, nabarmenduko nuke ingurune ezin hobea eskaintzen duela zure burua modu naturalean eta pixkanaka prestatzen jarraitzeko, etorkizuneko fabrikaziorantz aurrera egin bitartean. Horregatik dute lekua erakunde honetan pertsona proaktiboek, ikasteko eta gero eta hobeto aritzeko gogotsu daudenek, baina, batez ere, erronka berriei beldurrik ez dietenek.